idiomas: castellano | català | galego | euskera
 
 

Remosa, Súrian (Bartzelona) 1981ean sortutako enpresa bat da, eta berrikuntza eta aurrerapenaren alde lan egiteko borondate garbia du. Estaldura bikaina du estatuan eta nazioartean, eta hori guztia Espainian, Frantzian eta Portugalen duen 232 langile eta laguntzaileko taldeari eta Súrian (Bartzelona) eta Noblejasen (Toledo) dituen logistika eta fabrikazio zentroei esker.

 

Remosa ren jarduketa-merkatua hondakin-uren tratamendurako produktuetan, hidrokarburoen bereizgailuetan, urak lehenera ekartzean eta likidoen biltegiratze-lanetan oinarritzen da.

 

Ikerketarako talde propioa duen ingeniaritza departamentua du, eta horrez gain ekoizpen-lantegi pare bat teknologia aurreratuenarekin, horiei esker konponbideak diseinatu eta garatzeko eta funtzionamenduan jartzeko zerbitzu integrala eskaini dezake hiriko hondakin-uren tratamendurako.

 

 

               
            Súriako lantegia             Noblejoseko lantegia       Noblejoseko lantegiaren
                                                                                     barrualdea

 

 

Hiru jarduketa-merkatu nagusiak ESPAINIA, FRANTZIA ETA PORTUGAL dira, baina nazioartean 14 herrialde gehiagotan du presentzia:

 

lemania, Andorra, Aljeria, Belgika, Txile, Costa Rica, AEB, Lituania, Maroko, Herbehereak, Dominikar Errepublika, Errusia, Tunisia eta Zaire.

 

1981etik Remosak hartu duen esperientziagatik gaur egun leku nabarmenean dago merkatu nazionalean eta nazioarteko merkatuan, merkataritza alorrean duen sarea oso zabala da, sektorean esperientzia handia duten profesionalak ditu, eta aholkularitza tekniko-komertziala eskaintzen die bere bezero guztiei.