Hizkuntzak:  
Remosa, batez ere bezeroei zuzendutako enpresa bat da, horiei kalitatea, berrikuntza eta zerbitzu bikaina eskaintzeko. Hori lortzeko profesional ugari ditu, eta uneoro bezeroentzat ari dira lanean.

Penintsula osoan eta Frantzian estaldura duen sare komertzial zabala du, ingeniari-talde baten ardurapean, horiek aldi berean laguntza eta aholkularitza eskaintzen diete enpresaren bezero guztiei, bisita teknikoak eginez, prestakuntza eskainiz eta zuzeneko kontsulten bidez.

Remosak erraztasunik handiena eta azkartasuna eskaintzen die gure bezeroei, eta horregatik jartzen du zure eskura aurrekontuak bakarrik egiten dituen departamentua, eta 48 ordutik 72ra bitarte emango dizu erantzuna. Bezeroen arretarako zerbitzua edo Costumer Service delakoa jartzen du zure eskura, eta horren ardura izango da bezero guztien eskaerak bideratzea.

Halaber, ekoizpen eta logistika zerbitzuari esker, Remosak entrega-epe laburra eskaini ahal izango die bezeroei. 5 lanegunetik 10 lanegunera bitarteko entrega-epeak ematen ditu, eskatu den ekipoaren arabera. Ekipo berezietarako galdetu egin behar da.